XXVIII. dFERIAk programazio eszenikoa aurkeztu du

Aurkezpena, Gorka Bravo

Gaur, urtarrilak 25, dFERIAren programazio osoa aurkeztu da. Ikuskizun hauetarako sarrerak eta abonuak, bihar, urtarrilak 26, jarriko dira salgai goizeko 11:30etik aurrera, gure leihatiletan eta donostiakultura.eus/sarrerak izeneko webgunean.

Aurten, martxoaren 14tik 17ra bitartean izango da dFERIA, nahiz eta aurreko larunbat eta igandean, zein feria amaitu eta hurrengo egunean, programatutako zenbait ikuskizun bere baitan hartu. Edizio honetako gaia OREKA izango da, ardatz horren inguruan garatuko da hein handi batean 2022ko programazioa. 26 konpainien, 26 ikuskizun eta 40 emanaldi izango dira Donostiako hainbat antzeztokitan.

Aurtengo programazioak maila handiko ikuskizunak izango ditu: Marina Oteroren Fuck Me ikuskizun probokatiboa, Vero Cendoya Konpainiaren Bogumer lan inklusiboa,  Burgos-New York Nazioarteko Lehiaketan saritutako hainbat pieza, Burgos-New York Dantz izenburupean; eta Els Joglars kopainiaren ¡Que salga Aristófanes!, bere 60. urteurrenean bisitatuko gaituena, gutxi batzuk aipatzeagatik.

Antolatzaileak

  • Donostia / San Sebastián - DK

Babesleak

  • Gipuzkoako Foru Aldundia, Diputación Foral de Gipuzkoa - Etorkizuna orain, Es futuro
  • Eusko Jaurlaritza Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, Gobierno Vasco Departamento de Cultura y Política Lingüística
  • Gobierno de España, Ministerio de Cultura y Deporte

Laguntzaileak

  • Kutxa Fundazioa
  • Iberescena
  • fundación sgae fundazioa
  • Tabakalera
  • Acción Cultural Española, Gobierno de España
  • San Telmo Museoa
  • cofae
  • Etxepare Euskal Institutua
  • REDELAE: Red eurolatinoamericana de artes escénicas
  • Convent Garden - Donostia / San Sebastián

2023© copyright