El viejo y el mar historia eder sekulako bat da, agure batek itsasoan ezpata-arrain baten kontra ematen dituen hiru egun heroitasunez beteak kontatzen dituena. Inoiz ez da kontatu hain sinple eta hainbesteko poesiaz gertaera existentzial bat. Emozioz gainezka garamatza, ikaraz eta durduzaz. Teatro Che y Mochek, sorkuntzaz duen ikuspegi ausart eta berritzailearen ildotik, orain arte inoiz ikusi ez den moduan berpizten du agertokian Ernest Hemingwayren eleberria, zeinak Pulitzer saria irabazi baitzuen 1953an. Antzerkirik ederrenak eta tradizionalenak, hots, aktoreenak, gehi teknologia modernoenek, ikuskizunean murgiltzen gaituzte modu paregabean. Ikuskizun txiki handi bat, non naturarik durduzagarrienak bat egiten baitu bizitzaren abentura hunkigarriarekin, irudirik ederrenen bidez; bideo-mapppingak, musikak eta aktoreek txunditu eta hunkitu egiten gaituzte lehen unetik bertatik eszenaratze harrigarriari esker, eta esperientzia liluragarriz beteriko mundu batera daramate ikus-entzulea..
Egilea: Ernest Hemingway Dramaturgia: Joaquin Murillo, Marian Pueo, Alfonso Plou Egokitzapena: Alfonso Plou Musika Konpozizioa: Victor Rebullida Eremu eszenikoaren sorkuntza: Joaquín Murillo, Artefacto S.C. Bideo sorkuntza: Pedro Santero Argiztapen diseinua: Tatoño Perales Errealizazio eszenografikoa: Jesús Sancho Jantzien diseinua: Ana Sanagustín Talde teknikoa eta errejidore lanak: Eduardo Mora Koordinazio Teknikoa: Tatoño Perales Diseinu grafikoa: Víctor Izquierdo Bideoa eta Promozioak: Barbecho Producciones Argazkia: Gerardo Sanz Ekoizpena: Raquel Anadón, Marian Pueo Banatzailea: Raquel Anadón Zuzendaritza eta eszenaratzea: Marian Pueo Antzezleak: Joaquín Murillo, Elisa Forcano
Informazio gehiago: Che y Moche