Bi lagun, Lidia eta Sandra, elkar ikusi gabe luze egon ondoren, bikoteen arteko afari bat antolatzea erabaki dute batak bestearen mutil laguna ezagutzeko. David, istiluen aurkako polizia bat, eta Ignacio, gizarte-dokumentalista bat, begi bat galdutakoa manifestaldi batean gomazko pilota baten erruz. Hori guztia, politikari baten hitzaldiek girotuta, hura ere bertan baita. Hala hasten da komedia garratz hau, sinesteen hauskortasunari, gizarte-rolen zer-nolakoari eta egiaren bilaketari buruzkoa. Errege begi-bakarrak adierazpen-eskubidearen, gizarte-kontrolaren, etikaren eta moralaren arteko bidegurutzean jarri nahi gaitu indarraren gehiegizko erabilera dela-eta.
Zuzendaritza: Fernando Bernués Interpreteak: Txori García Uriz, Iratxe García Uriz, Leire Ruiz, Oier Zuñiga, Ion Barbarin Eszenografia diseinua: Fernando Bernués Jantzien diseinua eta errealizazioa: Ana Turrillas Argiztapen diseinua eta errealizazioa: David Bernués (Acrónica Producciones) Ekoizpena: Ane Antoñanzas Diseinu grafikoa: Oier Zuñiga Koprodukzioa: Inextremis, Tanttaka Teatroa
Informazio gehiago: In Extremis