Bogumer (o hijos de Lunacharski), Cía Vero Cendoya

Bogumer (o hijos de lunacharski), Cia Vero Cendoya - Kiku Piñol
Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Asteartea, 2022(e)ko martxoak 15
/ 20:30
24, 18, 12 EUR
Estreinaldia

1918an, Nikolas I.a tsarra tronugabetu eta urtebetera, Anatoli Lunatxarskik, Leninen Irakaskuntza Publikorako komisarioa eta gerora Espainian II. Errepublikan enbaxadore izan zenak, epaiketa antolatu zuen Moskun Jainkoaren kontra, non genozidioa leporatu baitzitzaion eta heriotza-zigorra eman. Biharamuneko egunsentian, fusilamendu-pelotoi batek tiroka jardun zuen airera, Moskuko zerurantz: Jainkoa exekutatu zuten. Baina Jainkoa hil bada, noren eskuetan jarri gure patua? Orduan, norengana jo errudunen bila?

Nahas-mahasean murgildutako gizartea. Zazpi lagun, adin, jatorri eta gaitasun desberdinekoak, bizirik atera dira. Zazpi lagun bizirik atera dira iraultzatik, eta topo egin dute elkarrekin. Denboraz kanpoko espazio bat, gizarte zahar baten hondakinak lider gorena hil berritan, erabateko paradigma-aldaketa. Zazpi izaki funts bakar eta unibertsal oro galdu dutela ohartu direnak. Zazpi lagun galduta, orri zuri baten aurrean. Beste historia bat idazkizun. Aurrean, erabat libre eta mugarik gabe sentitzearen bertigoa.

 

Zuzendaritza eta koreografia: Vero Cendoya Dramaturgia: Vero Cendoya, Israel Solà Interpreteak: Anna Barrachina, Natalia D'Annunzio, Linn Johansson, Hansel Nezza, Jem Prenafeta, Carlos Fernández, Laia Martí Musikaren sorkuntza: Adele Madau Soinu-espazioa: David Solans Argiztapen diseinua eta gune eszenikoa: CUBE.bz Eszenografiaren eraikuntza: Kike Blanco Figurinismoa: Pau Aulí Irudia: Kiku Piñol Zuzendari laguntzailea: Laura Alcalà Jantzien laguntzailea: Oriol Corral Koreografia: Isabel Tapias Argazkiaren laguntzailea: Dani Pujalte Birako teknikaria: Arnau Maestro Ekoizpena: Albert Baldomà, Lídia Serrat Management: Fani Benages Biel Martínez Komunikazioa eta prentsa: Elisenda Riera Administrazioa: Joan Fabregat Eskerrak: Mili García, Raphael Holzer Carla Torres, Jordi Barrachina, Sandra Carrau, Ester Nadal, Rai Borrell, Rafató teatre, Complex esportiu de Tarragona

Informazio gehiago: Cía Vero Cendoya

Esku programa

Antolatzaileak

  • Donostia / San Sebastián - DK

Babesleak

  • Gipuzkoako Foru Aldundia, Diputación Foral de Gipuzkoa - Etorkizuna orain, Es futuro
  • Eusko Jaurlaritza Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, Gobierno Vasco Departamento de Cultura y Política Lingüística
  • Gobierno de España, Ministerio de Cultura y Deporte

Laguntzaileak

  • Kutxa Fundazioa
  • Iberescena
  • fundación sgae fundazioa
  • Tabakalera
  • Acción Cultural Española, Gobierno de España
  • San Telmo Museoa
  • cofae
  • Etxepare Euskal Institutua
  • REDELAE: Red eurolatinoamericana de artes escénicas
  • Convent Garden - Donostia / San Sebastián

2023© copyright