Mario loft batean bizi da, lantoki eta bizileku den espazioan. Margolaria da, aitaren ofizio berekoa. Aspalditik dabil noraezean, errealitatearen krudelak gaina hartuta. Gurasoak zaharkituta daude oso, eta alaba gaztetxoak ere zaintzeko premia handia du. Mario halamoduz arduratzen da haien zaintzaz, sekula ez du ikasi nola egin, sekula ez du jakin nahi izan nola egin.
Mariok erronkari aurre egin beharko dio, bidaia iniziatikoa izango da, familiaren baitan, iraganak oraina zipriztintzen duen bitartean, etorkizunik ba ote dagoen jakiteke.
AMAk pertsona hauskor eta izutuen baitako sendotasuna du ardatz. Elkar zaintzearen edertasun epikoa balioetsi nahi du. Super-antiheroiei buruzko istorioa da
Egile eta zuzendari: Jokin Oregi Kanpo begirada: Pablo Messiez Zuzendari laguntzaile: Ana Meabe Jokalariak: Ana Martínez, Javier Renobales, Anduriña Zurutuza, Jokin Oregi, Maitane Sarralde, Joseba Uribarri, Amets Ibarra. Eszenografia eta jantziak: Ikerne Giménez, Elisa Sanz Jantziak eta maskarak: Inma Gómez Musika: Adrian García de los Ojos Argi diseinua: Felipe Ramos Argiztapena: Javier Kandela, Mª Victoria Rosa Produkzio laguntzailea: Nagore Navarro Komunikazioa: Irene Zarrabeitia Produkzio exekutiboa: Pio Ortiz de Pinedo
Informazio gehiago: Marie de Jongh