Maitasun-historia ederra. Baina oraingo hau berezia da, ohiz kanpoko egoeran dauden bi lagun paregabez ari baita. Anton Txekhov-ek Moskuko Arte Antzerkiko irakurraldi batean ezagutu zuen Olga Knipper aktorea. Lehenik, lagun egin ziren, gero maitale, eta azkenik, senar-emazte. Sei urte besterik ez zuen iraun harremanak, baina 400 gutun baino gehiago idatzi zizkioten elkarri. Gutunon bidez, Carol Rocamorak modu hunkigarri eta jostagarrian zertu du bi izakion historia. Elkar sentitzen dute, elkarren falta sumatzen, elkarren desira, eta aldi berean, autore errusiarraren obra handien sorkuntzaren aurrean gaude. British Theatre Guidek "hunkigarria eta umore finez betea" dela esan du obra honi buruz.
L'OM-Imprebís-en ekoizpen berri hau Santiago Sánchezek zuzendu du, eta aktore protagonistak, berriz, Valentziako Generalitateko Arte Eszenikoen Interpretazio Onenaren azken bi irabazleak dira: José Manuel Casany eta Rebeca Valls
Antzezleak: Rebeca Valls, José Manuel Casany Egilea: Carol Rocamora Zuzendaritza: Santiago Sánchez. Eszenografiaren diseinua: Dino Ibáñez Eszenografiaren errealizazioa: Jordi Castells Argiztapen diseinua: Félix Garma Musika: Víctor Lucas Jantzien diseinua: Elena S. Canales Jantzien errealizazioa: Cornejo. Diseinu grafikoa: MINIM Comunicación Argazkiak: Jordi Pla, Nacho Arias Prentsa: María Díaz Sare sozialak: Virginia Berlín. Literaturako ordezkaria: Susan Smith. MBA Literary Agents. Gaztelerazko bertsioa: Santiago Sánchez, Paloma Rojas. Balentzierazko bertsioa: Rodolf Sirera Ekoizpen exekutiboa: Ana Beltrán Ekoizpen laguntzailea: Paca Mayordomo Banatzailea: Elena Millán.
Informazio gehiago: L'Om Imprebís