COVID 19ren pandemia dela eta, estamentu publikoek hartutako neurri desberdinetara egokitzen garenez, eta bertaratuen artean ahalik eta segurtasun handiena mantentzearren, dFERIAren aurtengo edizioak akreditazio kopuru mugatu bat izango du, edukiera mugatu delako.
dFeriako ikuskizunetara eta jarduera paraleloetara bertaratzeko ezinbestekoa da akreditatzea eta antolatzaileek emandako gonbidapena izatea.
Guztion segurtasuna bermatzeko, arren eskatzen dugu akreditatu edo ikuskizun eta jardueretarako gonbidatu ez den pertsona bakar bat ere ez dadila haietara bertaratu.
Akreditazioak dFERIAko elkargunean jasoko dira, Victoria Eugenia Antzokian (Okendo plaza) martxoren 14etik aurrera.
Programatzaile, banatzaile, konpainia eta ekoizleen akreditazioak.
Epea amaitu da
Komunikabideetako profesionalen akreditazioak.
Epea amaitu da