abendua(r)en 27-(e)an, 2022 [09:30 h.]
dFERIAren hurrengo edizioak gizartearen desinformazio gero eta handiagoa jorratuko du, Fakeak leitmotivtzat hartuta. Jokin Oregi —#MrSortwo— dugu kartelaren sortzailea. Irudiak eszenografia eta antzerkiaren funtsa abstrakzioarekin eta figurazioarekin nahasten ditu.
Aurreko edizioetan bezala, dFERIAk ikuskizun bat programatu du jaialdiaren aurreko astebururako. Martxoaren 11 eta 12a bitartean Peeping Tom Belgikako konpainiak Diptich: The missing room and The lost room ikuskizuna aurkeztuko du Victoria Eugenia Antzokian. Sarrerak bihar, abenduak 28, jarriko dira salgai 11:30etik aurrera Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean.
Informazio gehiago:
HARREMANETARAKO:
Jaione Askasibar (943 48 11 52)