Diptych: The missing door and The lost room

Peeping Tom

©Virginia Rota

Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Larunbata, 2023(e)ko martxoak 11 - Igandea, 2023(e)ko martxoak 12
/ 11; 19:30 + 12; 19:00
24 € / 20 € / 15 €

Deskargak

Diptych: The missing door and The lost room ikuskizunean pertsonaiek ezin dute inguratzen zaizkien espazioetatik ihes egin. Itxaropenez beterik, bidaia horretan murgildu ziren ideal baten atzetik, amets bati segika. Orain, alderrai dabiltza labirinto misteriotsu eta makabro batetik, bertan galduta baitaude. Zalantzazko patu batera eramaten dituzten indar naturalek gidatuta, pertsonaiak errealitatearen eta irudimenaren artean bizi dira. Pieza guztien funtsa den mugimendu eta antzezpen lengoaia bakar eta muturreko bat erabiliz, Gabriela Carrizok eta Franck Chartierrek mundu kezkagarri, goibel eta itxi bat sorberritzen dute, Peeping Tomen obraren adierazgarri.

Diptikoaren zati bakoitzak bere eszenografia du, plato zinematografiko bat erreproduzitzen duena. The missing door zabaltzen ez diren atez betetako gela batean igarotzen da. The lost room itsasontzi bateko kamarotean garatzen da eta pertsonaien barne mundua du ardatz. Eszenen arteko plato aldaketak osorik eginak dira ikusleen aurrean eta antzezpenaren parte dira, zuzenean egiten ari den muntaia zinematografiko bat balitz bezala.

Sortze lan berri honetan, Peeping Tom konpainiak bi koreografia laburrak berreditatu eta egokitu ditu, 2013 eta 2015. urteen artean Gabriela Carrizok eta Franck Chartierrek "Nederlands Dans Theater" (NDT 1) talderako sortu zuten originaletik abiatuta.

Kontzeptua eta zuzendaritza: Gabriela Carrizo, Franck Chartier. Antzezpena: Konan Dayot, Fons Dhossche, Lauren Langlois, Panos Malactos, Alejandro Moya, Fanny Sage, Eliana Stragapede, Wan-Lun Yu. Laguntza artistikoa: Thomas Michaux. Soinuzko dramaturgia: Raphaëlle Latini. Soinuen konposizioa eta moldaketak: Raphaëlle Latini, Ismaël Colombani, Annalena Fröhlich, Louis-Clément Da Costa, Eurudike De Beul. Argiztapenaren diseinua: Tom Visser.
Diseinu eszenikoa: Gabriela Carrizo, Justine Bougerol. Jantzien diseinua: Seoljin Kim, Yi-chun Liu, Louis-Clément Da Costa. Jantzigintza: Sara van Meer, Lulu Tikovsky, Wu Bingyan (praktiketan). Koordinazio teknikoa: Giuliana Rienzi, Pjotr Eijckenboom (sorkuntza). Teknikariak: Bram Geldhof/Ilias Johri (argiak), Tim Thielemans/Jonas Castelijns (soinua)
Errejidorea: Thomas Dobruszkes (erregidorea), Clement Michaux (laguntzailea). *Adrift-en oinarritua eta NDT 1 taldeko dantzariek sortua: Chloe Albaret, Lydia Bustinduy, César Faria Fernandes, Fernando Hernando Magadan/Spencer Dickhaus, Anna Hermann, Anne Jung, Marne Van Opstal, Roger van der Poel, Meng-ke Wu, Ema Yuasa/Rena Narumi, Louis-Clément Da Costa, Seoljin Kim eta Yi-Chun Liuren laguntza artistikoarekin. Produkzioa: Peeping Tom. Koprodukzioa:
Parisko Opera Nazionala, Lilleko Opera, Tanz Köln, Göteborg Dance eta Theatre Festival, Théâtre National Wallonie-Bruxelles, deSingel Antwerp, Bartzelonako GREC Festibala, Festival Aperto/Fondazione I Teatri (Reggio Emilia), Torinodanza Festival/Teatro Stabile di Torino – Teatro Nazionale (Turin), Dampfzentrale Bern, Oriente Occidente Dance Festival (Rovereto).

*Diptych: The missing door and The lost room Belgikako gobernu federalaren Tax Shelter programaren laguntzaz sortu zen.

Antolatzaileak

  • Donostia / San Sebastián - DK

Babesleak

  • Gipuzkoako Foru Aldundia, Diputación Foral de Gipuzkoa - Etorkizuna orain, Es futuro
  • Eusko Jaurlaritza Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, Gobierno Vasco Departamento de Cultura y Política Lingüística
  • Gobierno de España, Ministerio de Cultura y Deporte

Laguntzaileak

  • Kutxa Fundazioa
  • fundación sgae fundazioa
  • Tabakalera
  • San Telmo Museoa
  • cofae
  • Etxepare Euskal Institutua
  • REDELAE: Red eurolatinoamericana de artes escénicas
  • Convent Garden - Donostia / San Sebastián

2023© copyright