A jauna eta B jauna, arrazoi ezagunik gabe, gela klaustrofobiko batera bultzatuak dira. Bi gizonak eztabaidan daude ulertu nahian zergatik dauden hor, zerk eraman dituen hain leku klaustrofobikoan. Ustekabean, Esku bat agertuko da atetik, eta keinuka biluzteko aginduak emango dizkie.
Slawomir Mrozek autore poloniarraren izen bereko jatorrizko lanaren berrikuspen eguneratu hau, gerra hotzean idatzia, printzipioen gainbeheran dagoen mundu baten aurrean aurkezten da, kontsumismora eta ahaztua zirudien gerra baten mehatxuaren aurrean dagoena.
Zuzendariak: Mayte Bona, Patricia Diez-Labin I Aktoreak: Francisco Negro, Felipe Santiago I Eszenografoa: Regue I Zuzendari teknikoa eta argiztapena: Pachi
Informazio gehiago: Morfeo teatro