Euskera | Castellano
14 dFERIA - Donostia - Uztailaren 8tik 12ra - 2008

Baliozko Informazioa:

Donostia 180.000 biztanleko hiria da, modernoa eta abangoardista, hiri txikien erosotasuna eta horrekin batera hiriburu handien abantailak eskaintzen dituena. Kultur eskaintza etengabea eguneroko kontua da, ohiz kanpokoa tamaina honetako hiri baterako. Donostiak tradizio luzea du horretan.

Antzerki Feriaz gainera, maila handiko kultur jaduerak izaten dira -Nazioarteko Zinemaldia, Musika Hamabostaldia, Jazzaldia, Fantasia eta Beldurrezko Zinemaren Astea, Publizitate Zinemaldia, Udako Ikastaroak.-, bai eta asteroko jarduera txikiagoak ere, auzoetako kultur etxeetan.

Gastronomiaren gune (sukaldari ospetsuek dituzte jatetxeak bertan: Juan Mari Arzak, Pedro Subijana, Martin Berasategi edo Karlos Argiñanok, besteak beste), beren tradizioei eta berezitasunei eusten dieten arrantzale herritxoz inguratuta dago. Donostia ondo komunikaturiko hiria da, hegazkinez, trenez nahiz autobusez iritsi baitaiteke bertara. Donostiako aireportua Hondarribian dago, hiritik 20 kilometrora, eta egunero izaten dira hegaldiak Madriletik eta Bartzelonatik.


Agertokiak:

Victoria Eugenia Antzokia Argentinar Errepublika, 2

Victoria Eugenia antzokia 1912ko uztailaren 20an inauguratu zen. Horrela Donostiak, hiriko zaharrena zen Antzoki Zaharrari bigarren antzoki bat gehitu zion. Ordutik, Victoria Eugenia antzokia Donostiako eszenatoki nagusia izan da. Bertan ospatu dira hirian izan diren kultur jaialdi nagusienak. dFERIA hasi zenetik, Victoria Eugenia izan da bere gunerik enblematikoena. Antzokia 2000an itxi zuten eraberritze lanak egiteko eta 2007an ireki zituen ateak berriz ere.

Ikusi kokalekua

Victoria Eugenia Antzokia
..............................................................................................................................................................................................
Kursaal Jauregia

Kursaal Jauregia Zurriola, 1

Rafael Moneo arkitektoak “bi arkaitz hondartu” gisa irudikatu zituen beira zeharrargizko bi kuboak. Jauregia 1999ko abuztuaren 23an inauguratu zen, eta kulturaren eta hiriaren beraren sinbolo betea da.  Kursaal-aren gune ezberdinek, urte osoan zehar,  nazioartean sona haundia duten kultur ekitaldiak hartzen dituzte, hala nola kongresu eta erakusketak. dFERIAn, Kursaaleko Auditoriumak eta Ganbera Aretoak hainbat dantza eta antzerki ikuskizun hartzen dituzte. Areto hauek, hurrenez hurren, 1.806 eta 624 ikusle har ditzakete.

Ikusi kokalekua

..............................................................................................................................................................................................

Antzoki Zaharra Kale Nagusia, 3

Antzoki Zaharra, izenak dioen bezala, hiriko antzokirik zaharrena da. 1850ean inauguratu zen. Orain, 500 ikuslerentzako jarlekuak ditu. Gaur egun, programazioan zinea eta antzerkia txandakatu ohi dira. Arte eszenikoei dagokienez, aipatzekoa da neguko programazio ohikoa eta udako programazio komertziala. Ohiko programazioaren barruan, ospe handiko konpainiak eta hain ospetsu ez direnak txandakatu ohi dira, eta arreta berezia eskaintzen zaio Euskal Herriko konpainien produkzioak erakusteari. Haurrentzako antzerki programazioa ere badu. Udako denboraldian, Antzoki Zaharrak estatuko antzerkiko konpainia puntakoenak hartu ohi ditu.

Ikusi kokalekua

Antzoki Zaharra
..............................................................................................................................................................................................
Gazteszena aretoa

Gazteszena aretoa (Egia Kultur Etxea) Baztan, 21

Egia antzoki modernoa da, 1998ko maiatzaren 27an inauguratua. Aretoari Gazteszena deritza, eta hainbat erabilera dituenez, askotariko emanaldi eszenikoak har ditzake. Guztira 264 lagunentzako jarlekuak ditu, eta beste 500 har ditzake zutik. Antzerki programazioa, oro har, ikuskizun abangoardiakoenei begira dago. Orobat, gaur egungo dantzaren programazioa ere nabarmentzen da, bai eta musika eskaintza askotarikoa ere: pop, jazz eta munduko musiken kontzertuak. Gainera, Egiak badu haurrentzako antzerki programazioa ere, gehiena euskaraz.

Ikusi kokalekua

..............................................................................................................................................................................................

Imanol Larzabal aretoa (Lugaritz Kultur Etxea) Heriz, 20

Lugaritz 1993ko maiatzaren 30ean inauguratu zen, eta antzokia zeukan lehen kultur etxea izan zen. Guztira 240 ikuslerentzako jarlekuak ditu, eta formatu txikiko antzerki emanaldietan dago espezializatuta. Lugaritz Kultur Etxeak zenbait programazio profesional dauzka: formatu txikiko antzerkia, batez ere ikusle gazteei zuzendua, eta haurrentzako antzerkia, batez ere euskaraz.

Ikusi kokalekua

Imanol Larzabal aretoa
..............................................................................................................................................................................................

Hiria

dFERIAn zehar Donostiako kale eta plazak feriako seigarren eszenatokia bihurtzen dira, eszenatokirik dibertigarriena. Donostiako plazarik enblematikoenak, hala nola, Trinitatekoa, Konstituziokoa edota Boulevarda, mota guztietako ikuskizunak hartzen dituzte, donostiar eta bisitarien gozamenerako.

Ikusi kokalekua

Donostia Kultura 2009 ©Copyright dFERIA2009