Aurresalmenta

2026 martxoak 17 • 09:30 + 16:30

14 €

Victoria Eugenia Club

50 minutu

Erosi Sarrerak

Pulse lanak aztertzen du zer lotura dauden Álvaro Murilloren jatorrizko flamenkoaren eta Sita Ostheimer artistaren mugimenduzko adierazpen-hizkuntzaren artean; horrez gain, ikusleak gonbidatzen ditu interpretatzaileekin partekatutako bidaia emozional batera. Erritmoa eta adierazpena korapilatzen dira bidaia honetan, non tradizioak eta modernotasunak fisikotasunaren sakontasun eta atabismoan bat egiten duten.

Sentsualtasunak, pisuak, soinuak eta erritmoak hartzen dute gunea, eta dantzariek, bitartean, benetakoa eta tazitua transmititzen dituzte: bi gorputz harrapatuta tentsio, askapen eta eraldaketaren etengabeko zikloan. Pulse bizitzaren bitasunen esplorazio bat da: lurrekoa eta etereoa, tradizionala eta modernoa, sinplea eta konplexua.

Zuzendaritza: Sita Ostheimer, Álvaro Murillo. Egileak, dantzariak: Sita Ostheimer, Álvaro Murillo. Musika: Daniel Muñóz ArtomáticoArgiztapen diseinua: Barnaby Booth. Lankidetza guneak: L'Obrador de Deltebre, Dantzalabea - Teatro Barakaldo, La Normal - Centro Coreográfico de Córdoba, Dock11 - DockART Berlín.