Estreinaldia Aurresalmenta

2026 martxoak 15 • 10:00

14 €

Gazteszena (Egia)

Erosi Sarrerak
© Renata Etanowski
© Renata Etanowski

Erainen Sin fichero adjunto, Noderen Basandere, Osa + Mujikaren Tupper eta Lasalaren Burnt piezek osatzen dute dantza ikuskizun hau. 

Sin fichero adjunto, Erain

Sin fichero adjunto piezak jarraibideak falta direla sentitzea du ardatz. Gizakia askeago sentitzen da erabakiak hartzeko gaitasun handiagoa duenean. Baina zenbat aldiz topatu ote du bere burua askatasunean korapilatuta? zer egin jakin gabe eta edozein argibide liburuxkak esaten diona egiteko prest? Zein izan behar luke bere hurrengo erabakia? Aurkituko al ditu argibide horiek fitxategi batean? Agian, bilaketa berdinean gaude guztiok. 

Basandere, Node

Basoan bizi zen Basandere eta berarekin topo egin zuen gazte batekin maitemindu zen. Gizakiak, oinak barik atzaparrak zituela jakitean, bere maitasun-eskariei men egin ez zienez, hurrengo egunean hil egingo zela iragarri zion, eta Basandere bera izan zen haren hiletan. 

Nor da Basandere? / Basajaun naturaren boterea da, indarra eta kemena, basoen zaindaria! Eta Basandere? Izaki erromantiko, mendekati eta lizuna? Egoera aldatzeko unea iritsi da. 

Dantzariak: Marina Eskizabel, Borja Bordonabe. Koreografia-zuzendaritza: Borja Bordonabe. Koreografia: Sorkuntza kolektiboa. Jantziak: Abramakabra, Sinestesia, NODE. Ekoizpen exekutiboa, banaketa: Ana Barrantes. Ekoizpena: NODE Kultur Elkartea. Ideia, sorkuntza eta zuzendaritza: Ion Estala

Tupper, Osa + Mujika (Estreinaldia)

Osa + Mujika konpainiaren sorkuntza berria da Tupper: "Bultzatzen gaituen perfekzioarekiko eta lehiakortasunarekiko obsesioaz hitz egiten du piezak. Perfekzioa, atzetik segika dugun obsesioa, ukiezina, beti gure saiakera oro baino pauso bat harago dagoen hori. Saiatuko naiz. Behin eta berriz. Baina albokoa ni baino perfektuagoa denean: lehia. Bizitza honen funtsa. Etengabe besteak gainditzera eta onena, perfektuena izatera garamatzan indarra. Bidean, ordea, erotu egingo gara, beti topatuko baitugu gu baino zuzenagoa, osoagoa eta gaindiezinagoa den norbait".

Zuzendaritza: Osa+Mujika. Koreografia: Jaiotz Osa. Dantzariak: Rafke Van Houplines, Paula Parra, Jaiotz Osa. Musika: Gartxot Unsain, Olaia Inziarte. Jantziak: Xabier Mujika. Irudiak: Renata Etanowski.

Burnt, Lasala

Burnt da Lasala konpainiaren azken sorkuntza. Ohiko estiloari eta irudi zainduari jarraitzen die. Ispilu sozial gero eta zorrotzagoaren aurrean, estrategia posible bakarra da, itxuraz, gauero are bizitasun handiagoz distira egitea. Horrenbesteko kontsumoren prezioa sitsek argitik gertu hegan egiteagatik ordaindutako bera da: bat-bateko burnout batean erretzeko posibilitatea.

Kontzeptua, zuzendaritza artistikoa: Judith Argomaniz. Koreografia: Judith Argomaniz, eszenatzaileekin elkarlanean.Dramaturgia: Judith Argomaniz, Fernando Epelde. Eszenatzaileak: Garazi Etxaburu, Ioar Labat, Leire Otamendi. Musika: Fernando Epelde. Testuak, ahots zuzena: Puy Barral. Jantzigintza eta ekoizpena: Xabier Mujika. Argazkiak, bideoa: Renata Etanowski.