XXXII. dFERIAk emaitza onak jaso ditu, bai bertaratutako publikoari dagokionez, bai akreditatutako pertsonei dagokienez, baita konpainia parte-hartzaileei dagokienez ere. Nazioartekotzearen kapituluak ere emaitza onak jaso ditu, azken urteotan Europari begira egindako apustua, Danimarka herrialde gonbidatu gisa izan duena. Bestetik, beharrezkoa da aipatzea martxoaren 17ko greba orokorraren eragina; horren ondorioz, hiru ikuskizun bertan behera utzi behar izan ziren eta beste bat birprogramatu behar izan zen.

2026.03.24
CC Gorka Bravo
CC Gorka Bravo

Arte eszenikoen hitzordua amaituta, nabarmentzekoa da maila artistiko handia eta dFERIA berriz ere estatuko eta nazioarteko erreferentetzat jartzen duten proposamenen aniztasuna.

dFERIAk oso sentsazio onekin itxi du XXXII. jaialdia. 15.985 parte-hartzaile izan dira antolatutako jarduera guztietan: ia 9000 ikuskizunetan, batez beste % 87ko okupazio-mailarekin, eta 7000 baino gehiago dFERIAko jarduera profesional eta ekitaldietan.

Akreditazioei dagokienez, 657 profesionalek eman dute izena Ferian. Horietatik, 229 programatzaile, 79 banatzaile, 217 ekoizle edo konpainia-ordezkari, 79 erakunde-ordezkari, 21 kazetari eta kritikari, eta 32 beste sektore batzuetakoak. Aipatzekoa da dFERIAn nazioarteko profesional kopurua ere. 2026an nazioarteko 138 akreditatu izan ziren eta horietatik 69 nazioarteko jaialdietako programatzaileak eta ordezkariak izan ziren. Kontinente guztietako 40 herrialde baino gehiago ordezkatzen dituzte.

Parte hartu duten 31 konpainiek 31 ikuskizun aurkeztu dituzte, 42 funtziotan. Hauetatik % 74a estreinaldia izan da modu batean edo bestean: bi mundu mailan, hiru estreinaldi estatuan eta hemezortzi Euskal Herrian.

dFERIAren 2027ko jaialdia martxoaren 14tik 18ra bitarte egingo da.

Informazio gehiago: dFERIA