Gaur, abenduak 17, dFERIAren programazio eszeniko osoa aurkeztu da. Ikuskizun hauetarako sarrerak ostiralean, abenduak 19, jarriko dira salgai 11:30etik aurrera. Gainera, Donostia Kulturako bazkideei 24 orduko aurresalmenta eskainiko zaie, bihar, abenduak 18, 11:30etatik aurrera.  XXXII. dFERIA martxoaren 14tik 18ra bitartean egingo da eta LEGATUA izango du lelo.

2025.12.17
© Gorka Bravo
© Gorka Bravo

Danimarka izango da 2026ko herri gonbidatua. Guztira, 31 konpainien, 31 ikuskizun eta 42 emanaldi izango dira Donostiako hainbat antzeztokitan. Kopuruei dagokienez, ikuskizun asko (% 74) estreinaldiak izango dira.

Diziplinen alorrean, % 48a dantza izango da, beste % 46a antzerkia, zirku ikuskizun bat eta diziplina anitzeko beste ikuskizun bat izango ditugu aurten.

Atzerriko konpainiak Italia, Taiwan, Danimarka eta Argentinatik datoz.