XXXII. dFERIA: irudia
O Prentsa-oharra
2025 azaroak 25 • 10:00
Mai Egurza egile irundarrarena da ilustrazioa. Orain dela gutxi zendu da Mai eta, hori dela eta, sortze-prozesua Raquel Ródenas ilustratzaile eta lagunak osatu du. Bada, gainera, 2026ko dFERIAren kartelak artista gipuzkoarra bihotzez omentzeko balio du. Haren heriotza deitoratzen dugu.
2026ko martxoaren 14tik 18ra egingo da dFERIA. Danimarka izango da herrialde gonbidatua; beraz, herrialde horretako arte eszenikoen ordezkari ugari izango ditugu gurean. Jaialdiaren ildo nagusia legatua izango da. Arte eszenikoen Feriaren programazio osoa abenduan jakinaraziko da.
Informazio gehiago:
- XXXII. dFERIA: irudia (dropbox)