Danimarka zaporea duen Feria

XXXII. dFERIAk emaitza onak jaso ditu, bai bertaratutako publikoari dagokionez, bai akreditatutako pertsonei dagokienez, baita konpainia parte-hartzaileei dagokienez ere. Nazioartekotzearen kapituluak ere emaitza onak jaso ditu, azken urteotan Europari begira egindako apustua, Danimarka herrialde gonbidatu gisa izan duena. Bestetik, beharrezkoa da aipatzea martxoaren 17ko greba orokorraren eragina; horren ondorioz, hiru ikuskizun bertan behera utzi behar izan ziren eta beste bat birprogramatu behar izan zen.

Parte hartu duten 31 konpainiek 31 ikuskizun aurkeztu dituzte, 42 funtziotan. Hauetatik % 74a estreinaldia izan da modu batean edo bestean: bi mundu mailan, hiru estreinaldi estatuan eta hemezortzi Euskal Herrian.  

Gelsomina Dreams. Compagnia blucinQue. (Argazkia: Gorka Bravo).
Ongietorria, Tabakalerako Prisman  (Argazkia: Gorka Bravo)

Akreditazioei dagokienez, 657 profesionalek eman dute izena Ferian. Horietatik, 229 programatzaile, 79 banatzaile, 217 ekoizle edo konpainia-ordezkari, 79 erakunde-ordezkari, 21 kazetari eta kritikari, eta 32 beste sektore batzuetakoak. Aipatzekoa da dFERIAn nazioarteko profesional kopurua ere. 2026an nazioarteko 138 akreditatu izan ziren eta horietatik 69 nazioarteko jaialdietako programatzaileak eta ordezkariak izan ziren. Kontinente guztietako 40 herrialde baino gehiago ordezkatzen dituzte. 

Datu nagusiak

  • 15.985 parte-hartzaile
  • 31 konpainia, 31 funtzio, 36 ordu oholtza gainean
  • 657 profesional, 25 prentsaurreko, 8 eszenatoki

2026ko gaia: Legatua

dFERIA, Donostiako Arte Eszenikoen Feria, hitzordu saihetsezina eta erreferentea da arte eszenikoetako profesionalentzat. Martxoaren 14 eta 18 bitartean jarduera profesionalak eta ikuskizunak txandakatu dira, Donostia arte eszenikoen epizentro bihurtzeko.

Klik bakarrean

Feriaren inagurazio ikuskizuna, Bloody Moon. Victoria Eugenia Antzokia. (Argazkia: Gorka Bravo).

Feriaren inagurazio ikuskizuna, Bloody Moon. Victoria Eugenia Antzokia. (Argazkia: Gorka Bravo).

Masterclass Iratxe Ansa eta Igor Bacovich (Argazkia: Gorka Bravo).

Agintarien eta Danimarkako ordezarien irudia. (Argazkia: Gorka Bravo).

Jarduera profesionalak

dFERIAren baitan emanaldiez gain, hainbat jarduera profesional ere egin dira.

  • Hausnarketa mahaia.
    Las artes escénicas en la era del Tecnofeudalismo mahai-inguruak 7 profesional bildu ditu, arte eszenikoen sorkuntzaren, kudeaketaren eta ekoizpenaren alorretatik datozenak. María Pagés Fundazioko zuzendari El Arbi El Hartiren Hacia unas artes escénicas resilientes iritzi-artikulua abiapuntutzat hartuta, eta autoreak berak zuzenduta, bildutako profesionalek hainbat galderari erantzun nahi izan diete, hala nola hauei: Zer leku dute arte eszenikoek existitzen ez den eztabaida batean eta existitzen ez den erresistentzia batean? Zer eginkizun izango lukete arte eszenikoek gure mundu berriari buruzko gogoeta hipotetiko batean? Arte eszenikoen eta, orokorrean, artearen zer balio defendatu beharko genituzke artearen osteko aro likidoan? (Manifestua jaitsi PDF)
  • Negozio Foroa
    Programatzaileen, konpainien eta arte eszenikoen elkarteen arteko topaketa laburren gunea, haien artean lan- eta merkataritza-loturak ezartzeko. Bost minutuko topaketak egin dira, artisten eta tokiko eta nazioarteko programazio arduradunen artean; solaskideak mahaietan banatu dira, interes berak izan ditzaketen lagunak elkartuta.
  • Lankidetza eta nazioartekotze programen aurkezpena
    Bi solasaldi burutu dira, lehena Danimarka Fokua: Erakundeak eta praktika emergenteak Danimarkako eszenan eta bigarrena Pyrenart II: Europako mugaz gaindiko proiektuaren inguruan
  • Batzarrak

Konpainiak

  • Ados Teatroa
    Alberto Velasco
    Àngel Duran
    Begoña Quiñones & Verónica Garzón
    Cidanz Producciones
    Cielo Raso
    Compañía Criolla
    Danish Dance Theatre
    Dejabu
    Erain
    Eva Guerrero
    Fix+Foxy
    K Producciones
    La Dramática Errante

  • Lasala
    Led Silhouette
    Luna Hiena
    Nacho Diago
    Node
    Osa + Mujika
    Paolo Nani
    Sergi Casero
    Sita Ostheimer & Álvaro Murillo
    Tanttaka Teatroa
    Txalo Produkzioak
    Unahoramenos Producciones 
    Uparte
    Uppercut Danseteater

Bihar arte soilik. Erre produkzioak. (Argazkia: Gorka Bravo).

Paolo Naniren La Carta ikuskizuna. (Argazkia: Gorka Bravo).

La sed del minotauro. Khea Ziater. (Argazkia: Gorka Bravo).

Negozio Foroa, Tabakaleran.  (Argazkia: Gorka Bravo).