Agertokiak
Antzoki Zaharra Kale Nagusia 3. Tel. 943 424126

Antzoki Zaharra, izenak dioen bezala, hiriko antzokirik zaharrena da. 1850ean inauguratu zen. Orain, 500 ikuslerentzako jarlekuak ditu. Gaur egun, programazioan zinea eta antzerkia txandakatu ohi dira. Arte eszenikoei dagokienez, aipatzekoa da neguko programazio ohikoa eta udako programazio komertziala. Ohiko programazioaren barruan, ospe handiko konpainiak eta hain ospetsu ez direnak txandakatu ohi dira, eta arreta berezia eskaintzen zaio Euskal Herriko konpainien produkzioak erakusteari. Sentiberatasun berezia dago euskarazko ikuskizunekin. Horien zabalkundea eta ekoizpena bultzatzeko, martxoaren 27an Donostia Antzerki Saria eman ohi da. Haurrentzako antzerki programazioa ere badu. Udako denboraldian, Antzoki Zaharral estatuko antzerkiko konpainia puntakoenak hartu ohi ditu.
Lugaritz K.E. Hériz, 20. Tel. 943 310780



Lugaritz 1993ko maiatzaren 30ean inauguratu zen, eta antzokia zeukan lehen kultur etxea izan zen. Guztira 240 ikuslerentzako jarlekuak ditu, eta formatu txikiko antzerki emanaldietan dago espezializatuta. Lugaritz Kultur Etxeak zenbait programazio profesional dauzka: formatu txikiko antzerkia, batez ere ikusle gazteei zuzendua, eta haurrentzako antzerkia, batez ere euskaraz.

Egia K.E. Baztan, 21. Tel.: 943 291514


Egia antzoki modernoa da, 1998ko maiatzean inauguratua. Aretoari Gazteszena deritza, eta hainbat erabilera dituenez, askotariko emanaldi eszenikoak har ditzake. Guztira 264 lagunentzako jarlekuak ditu, eta beste 500 har ditzake zutik. Antzerki programazioa, oro har, ikuskizun abangoardiakoenei begira dago. Orobat, gaur egungo dantzaren programazioa ere nabarmentzen da, bai eta musika eskaintza askotarikoa ere: pop, jazz eta munduko musiken kontzertuak. Gainera, Egiak badu haurrentzako antzerki programazioa ere, gehiena euskaraz.
Kursaal Jauregia Zurriola, 1. Tel.: 943 003000


Rafael Moneo arkitektoak “bi arkaitz hondartu” gisa irudikatu zituen beira zeharrargizko bi kuboak. Jauregia 1999. urtean inauguratu zen, eta Kulturaren eta Hiriaren beraren sinbolo betea da. Kursaaleko Ganbera aretoak eta Auditorioak Antzerki Feriaren zenbait emanaldi hartzen dituzte.