2024 martxoak 14 • 13:00 + 17:00

15 € (aurresalmenta: 14 €)

Victoria Eugenia Club aretoa

Hizkuntza: gaztelania - 60 minutu

Erosi Sarrerak

K.a 356ko uztailaren 21ean, Antzinako Greziako artzain batek, Erostratok, su eman zion Artemisaren Efesoko tenpluari, antzinako munduko zazpi mirarietako bat izan zenari. Atxilotu, galdeketa egin eta torturatu zutenean, hura egitera bultzatu zuen benetako arrazoia zein zen aitortu zuen: etorkizunera pasatzea. 

Satiraz, hitz-jokoz eta metateatraltasunez jositako eta neurtitzetan egindako bakarrizketa honetan protagonistak Erostratoren irudi historikoarekiko duen lilura obsesio bihurtzen ikusiko dugu, bere idolo doilorraren mailako krimen bat eginarazteraino.

Erostratoren pertsonaiatik abiatuta, A fuego gizakiak, adierazpen artistiko baten, lanbide baten, iraultzaren edo ekintza kriminal baten bidez, arrastoa uzteko berezko duen desioari buruzko gogoeta da. 

Egilea-Antzezlea: Pablo Macho Otero. Zuzendaritza: Pablo Macho Otero, Emma Arquillué. Soinu-diseinua: Gerard Vidal Barrena. Argiak: La Bella Otero. Mugimendu-diseinua: Oriol Pla. Eszenografia: Yaiza Ares. Ekoizpena: Mola Produccions.