Jarduera profesionalak
2025eko ongietorria © Gorka Bravo

Mahai-ingurua. Las artes escénicas en la era del Tecnofeudalismo

Martxoak 16 · 16:00 - 18:00

Victoria Eugenia (Dantza aretoa)

Sarrera librea edukiera bete arte

Parte-hartzaileak

Moderatzailea: Ramiro Osorio (Bogotáko Teatro Mayorreko zuzendaria)
Luis Luque (dramaturgoa, Nave 10 Matadero Creación Dramática Contemporáneako zuzendari artistikoa), María Pagés (koreografoa, María Pagés Fundazioko presidentea), Martxel Rodriguez (Led Silhouetteko zuzendaria), Muriel Romero (Compañía Nacional de Danzako zuzendaria), Nahikari Aretxederra (Arriaga Antzokiko programazio zuzendaria) eta Gustavo Zidan (Uruguaiko Arte Eszenikoetako Institutu Nazionaleko koordinatzailea).

El Arbi El Harti, María Pagés Fundazioaren zuzendariak, Arte eszeniko erresilienteetara bidean (pdf) iritzi artikuluan azaltzen du topaketan hausnartuko dena.

 

Ongietorria

Martxoak 15 · 13:30

Tabakalera (Prisma), 5. solairua

Akreditazioarekin

dFERIAko zuzendaritzaren ongietorria. Gainera, Danimarka Fokua eta Euskaraz idatzitako antzerkiari SGAE Fundazioa - Dantzerti Sari berriak aurkeztuko dira. 

Ondoren Paolo Naniren La carta  ikuskizun laburra eskainiko da eta zuzenko musika izango da Maider Lasa Santamaríaren eskutik. 

Sektore topaketa

Martxoak 15 · 14:30

Tabakalera (Prisma), 5. solairua

Akreditazioarekin

dFERIAn parte hartzen duten profesionalek hitz egiteko eta elkar ezagutzeko gunea, bazkari informal baten inguruan.

Actividades profesionales
2025eko Hausnarketa mahaia © Gorka Bravo

Negozio foroa

Martxoak 17 - 18   · 12:30 - 14:00

Tabakalera (Patioa)

Akreditazioarekin eta izen-ematearekin

  • Koordinatzailea: Ana Belén Santiago

Programatzaileen, konpainien eta arte eszenikoen elkarteen arteko topaketa laburren gunea, haien artean lan- eta merkataritza-loturak ezartzeko. Bost minutuko topaketak egingo dira, artisten eta tokiko eta nazioarteko programazio arduradunen artean; solaskideak mahaietan banatuko dira, interes berak izan ditzakete lagunak elkartuta.

Bertan parte hartzeko ezinbestekoa da dFERIAn akreditatua egotea eta baita izen-ematea ere. 

Foroaren koordinatzailea solaskideak aukeratzeaz arduratuko da eta agente bakoitzari gehieneko bisita-kopurua ezarriko dio. Era horretan, elkarrekiko interesa bermatuko da eta alde guztien lana optimizatuko da.

Kasuen azterlanak. Lankidetza eta nazioartekotze programen aurkezpena

Martxoak 16 + 18

Tabakalera, 1. solairua

Akreditazioarekin

  • Martxoak 16, 9:00 – 10:30. Danimarka Fokua: Erakundeak eta praktika emergenteak Danimarkako eszenan. 

    Danimarkako sei erakunde adierazgarri eta, aldi berean, gorabidean daudenak euren proiektuak aurkeztuko dituzte. Egitura horiek Eskandinaviako herrialdearen ezaugarri diren ekoizpen, erakusketa eta laguntza artistikoko ereduen aniztasuna islatzen dute, esperimentazioaren, nazioartekotzearen eta diziplinen arteko elkarrizketaren aldeko apustu argiarekin.

    Danimarkako egungo panoramaren ikuspegi anitza proposatzen du topaketak, antzerkia, dantza, performancea eta zirkua zeharkatzen dituzten praktika, lengoaia eta lan ereduen aniztasuna ikusaraziz, baita Eskandinaviako dantza etxeen sarearen papera ere.

  • Martxoak 18, 12:30 – 13:30. Pyrenart II: Europako mugaz gaindiko proiektua. 

    Pyrenart IIren helburua arte eszenikoetako kultura-ekintzailetzaren eremuan mugaz gaindiko lankidetza sustatzea da, eta, horrez gain, sektorera bideratutako egituren garapena eta nazioartekotzea bultzatzea.

    Pyrenart II Europako Interreg POCTEFA VI (2021-2027) programak kofinantzatutako proiektua da. Occitanie en Scène (Okzitania) agentziak gidatzen du Pirinioen bi aldeetako 12 erakunde bazkidek osatzen duten programa.

Actividades profesionales
2025eko kasuen azterlana © Gorka Bravo

Neurrira egindako Topaketak

Martxoak 15 - 18 · 10:00 - 13:00

Victoria Eugenia (Anbigu)

Sinergiak bilatzeko asmoz, dFERIAk arte eszenikoen nazioarteko programatzaileen, erakundeen, konpainien eta elkarteen arteko topaketa laburrak errazteko gune bat proposatzen du. 

Batzarrak

ESKENAren biltzar orokorra

Martxoak 16 · 10:30 - 14:30

Victoria Eugenia (Prentsa aretoa)

SAREAren biltzar orokorra

Martxoak 16 · 12:30 - 14:30

Kutxa Fundazioa (Tabakalera, 1. solairua)