Sáhara. La barca del desiertoUnahoramenos Producciones
Unahoramenos Producciones konpainiaren Sáhara. La barca del desierto lanak Aaiun-era 1970ean bertako ospitale batean aldi batez lan egiteko iristen den erizain kanariar baten istorioa kontatzen du. Alabaina, bizitza guztiz aldatuko zaio Yahadih gaztearekin maitemintzen denean. Gazte sahararrak Fronte Polisarioarekin bat egingo du Mendebaldeko Sahararen independentziaren aldeko borrokan.
Sahararren errefuxiatu-kanpalekuetan 2025eko urtarrilean egindako ikerlanaren ondoren egin da lan hau. Helburu nagusia hauxe izan zen: herri sahararraren errealitatea zuzenean ezagutzea, eta ikuskizuna sortzeko oinarri gisa balio izan duten osagai historikoak, sozialak eta kulturalak aurkitzea.
Maitasuna, traizioa eta erresistentzia nahasita, Sáhara. La barca del desierto lana lekukotasun humanoa da; batetik, bi munduren artean harrapatutako emakume baten eraldaketa pertsonalari buruzkoa, eta, bestetik, desagertzeari uko egiten dion herri aske baten borrokari buruzkoa.
Zuzendaria: Mario Vega. Testua: Ruth Sánchez, Mario Vega. Ekoizpen arduradunak: Valentín Rodríguez, Mónica Hernández. Antzezlea: Marta Viera. Parte-hartzailea: Elizabeth Romero. Marioneten diseinua eta eraikuntza: Eduardo Rodríguez. Marioneten manipulazioa: Elizabeth Romero, Erick González. Ikuskizun-diseinua: Juan Carlos Cruz, Mario Vega. Soinu-diseinua: Héctor Muñoz. Jantzi-diseinua: Dácil González. Eszenatoki-diseinua: Mario Vega. Argiztapen-diseinua, zuzendariordea: Eduardo Vizuete. Talde teknikoa: Andrea Rosales, Erick González. Atrezzoen eraikuntza: Adán Moreno. Aholkulari teknikoak: Ibán Negrín, Blas Acosta, Aridane Benítez. Eduki-aholkulariak: Ebbaba Hameida, Nicolás Castellano, Tiba Chagaf, Sidi Talebbuia. Ikusentzunezkoaren dokumentazioa: Aridane Díaz. Birako ekoizpena: Yanira Peñafiel. Banaketa: Desiree Bolaños. Administrazioa: Noly Rodríguez, Elena Álamo. Komunikazioa, prentsa: María Díaz.
Esker onak Saharaui Arabiar Errepublika Demokratikoko Gobernuari eta Teatro del Barrio-ri.