Aurresalmenta

2026 martxoak 17 • 9:00

14 €

Intxaurrondo aretoa

Hizkuntza: gaztelania - 90 minutu

sarreren salmenta: abenduak 18 • 11:30

© David Ruiz
© David Ruiz

Sensación térmica K Producciones konpainiaren azken lana da, Vanessa Espínek eta Adolfo Fernándezek zuzendutakoa, Mayte Lópezen eleberri homonimoaren egokitzapena. Lana musikaz beteta dago, baina, baita zarataz, disonantziaz ere; maitasunaren izenean onartzen eta zuritzen dugunaren ispilu bat. Edo, hobeki esanda, maitasunarekin nahasten dugunarena, bizitza osoan entzun —edo abestu— baitugu horrelakoa dela. 

Etxetik urruti master bat ikasten ari den bitartean, Lucía Julianaren eta Almaren laguna egingo da. Baina Julianak harreman toxikoa hasiko du irakasle nagusiago batekin, eta, orduan, Lucíak iraganeko mamuei aurre egin beharko die. 

Aktoreak: Claudia Galán, Nora Hernández, Adriana Ubani. Zuzendaritza: Vanessa Espín, Adolfo Fernández. Egilea: Mayte López. Antzerkirako egokitzapena: Adolfo Fernández. Jatorrizko musika: Andrés Picazo. Eszenografiaren diseinua: Jorge Ballina. Argiztapen diseinua: Paloma Parra. Jantzien diseinua: Berta Navas. Bideoeszena, sustapen-materiala: David Ruiz. Zuzendaritza teknikoa: Tarima - Logística Del Espectáculo. Prentsa, komunikazioa: María Díaz. Ekoizpen exekutiboa: Cristina Elso, Óscar Carnicero. Banaketa: Gg Producción Escénica. K. Producciones, Late Producciones, María Díaz Comunicacion-en ekoizpena.