2024 martxoak 12 • 9:15

15 € (aurresalmenta: 14 €)

Intxaurrondo aretoa

Hizkuntza: gaztelania - 70 minutu

Erosi Sarrerak

Aitziberrek lau pertsonarentzako bidaia irabazi du supermerkatu bateko zozketan, Karibeko konplexu turistiko batera. Hauek dira gonbidapenak: Olatz, bikotekidea; Ilargi, Aitziberren eta Olatzen laguna, eta Ekaitz, Ilargiren laguna, azken unean gonbidatua, Ilargik mutil-laguna desleiala izan zaiola jakin ondoren. Bihar arte soilik ikuspegi komiko batetik baina angelu emozionala ahaztu gabe, harreman irekiei eta sexualitatea ulertzeko modu berriei buruz aritzen da. Gurea betirako da ala bihar artekoa soilik? 

Obra honetan, maitasunak forma ezberdina hartzen du, nork sentitzen duenaren arabera. Pertsonaien gabeziak, egiak eta segurtasun eza izango dira ardatz nagusiak. Istorio honek, aurrean ikusten eta entzuten ari denarekin identifikatuta sentitzera eraman dezake ikuslea. Galderek hartuko dute indarra eta erantzunak desagertu egingo dira, ikusle bakoitzaren esperientziari utziz erantzuteko aukera. Barrea eta negarra daude, baita musika eta isiltasunak ere, oso ozen hitz egiten duten horietakoak. Kanpora eta barrura doazen bidaiak ere izango dira. Baina, batez ere, bizitza BIHAR ARTE SOILIK izango balitz bezala bizitzeko irrikan dauden pertsonaiak daude.

Zuzendaria Director: Gorka Mínguez. Egilea Autor: David Caiña. Itzultzailea Traductor: Kepa Errasti. Antzezleak / Elenco: Lorea Intxausti, Nerea Elizalde, Albar Cirarda, Mikele Arizkorreta. Ekoizpena Producción: Erre Produkzioak. Laguntzailea colabora: Teatro Arriaga Antzokia. Banaketa Distribución: Erre Produkzioak