Arte eszenikoetako profesionalei zuzendutako hamar jarduera antolatu ditu Feriak, programatzaileei, konpainiei, kultur eragileei eta banatzaileei zuzenduak. 

2026.02.18
© Gorka Bravo
© Gorka Bravo

dFERIAren izaera batez ere profesionala dela ikusten da, batetik sektoreari zuzendutako jarduera-programa zabalaren bidez eta bestetik jarduera horiek duten harrera bikainarengatik. Tartean, Negozio Foroa, Hausnarketa Mahaia, kasuen azterlanak eta hainbat topaketa eta batzar burutuko dira. Arte eszenikoetako profesionalei zuzendutako jarduera hauek martxoaren 15a eta 18a bitartean burutuko dira Victoria Eugenia Antzokian, Tabakaleran eta Egia Kultur Etxean. 

Informazio gehiago: dFERIA