Feriaren berri eman nahi duten hedabide eta kazetariek izen-emateko inprimakia bete beharko dute. Inprimakia bete aurretik komenigarria da araudia irakurtzea. Behin beteta, dFERIAk izen-ematea baieztatu beharko du, baliagarria izan dadin. Izena emateko epea amaitu da. 

Komunikabideentzat araudia

Ikuskizunetara edota jardueretara joateko ezinbestekoa izango da aldez aurretik dFERIAko Prentsa Bulegoarekin harremanetan jartzea.

  • Ezingo da flashik erabili.
  • Argazkiak ikuskizunaren lehenengo bost minutuetan egingo dira, antolakuntzak mugatutako gunea errespetatuz, eta inoiz ere ez eszenatokitik bertatik.
  • Inongo ikuskizun edo jardueratan ezingo da mahaiko soinua hartu.
  • Inondik ere kameraria edo argazkilaria ezingo dira eszenatokian sartu.

Akreditazioak, sarrerak eta gonbidapenak jasotzea

Prentsa akreditazioak dFERIA gunean jasoko dira, Okendo plazan, martxoaren 10eko arratsaldeko 16:00etatik aurrera.