2024 martxoak 11 • 12:00 + 17:00

15 € (aurresalmenta: 14 € )

Victoria Eugenia Club aretoa

Erosi Sarrerak
© Gerardo Sanz

Ikuskizun honetan Burgos & New York 2023 Nazioarteko Koreografia Lehiaketan saritutako lan finalistak eta irabazleak biltzen dira.

Meet You In The Navel (Italia)

Jendeak leku geografikoak izendatzen ditu beste gizaki batzuekin elkartzeko. Eta, horren ordez, elkargunea gure gorputzak izango balira? Eta esan ahal izango bagenu: gorputzeko zein ataletan gaude?

Emozionalki konektatzen, komunikatzen eta ukitzen diren gorputzeko atalen ideia horretatik abiatuta garatu nuen “zilborrean elkartzea”, erromantizismo- eta adikzio-historia laburra. Konexio hori gertatzen den leku zehatzean, arrastoa uzten duen lotura bat sortzen da, une hori behin eta berriz erakartzeko eta suspertzeko gai den iman moduko bat. Pertsonek ziur izango lukete norbaiten ondoan daudela beti eta inoiz ez bakarrik, baina bere mendekotasunean indartzen eta oratzen den hari batek bezala lotzen dituen iragan batean harrapatuta geratzeko arriskuarekin.

Koreografia: Brian Scalini Interpreteak: Brian Scalini, Camilla Bizzi Musika: Klass, Tom Ashbrook

... de donde vengo (Espainia)

Zertarako itzultzen naiz nondik natorren baldin badakit? Agian, zerbait aldatu dela egiaztatzeko itxaropen lausoa dut… Nahiz eta benetako galdera izango litzatekeen ea denbora guztian gauza bera bizitzeari uzten ari naizen…

Koreografia: Indalecio Séura. Interpretea: Yuan Tao. Musika: Path 5, Max Richter

El síndrome de la constancia (Kuba) 

“Erresilientzia” hitza aurrera egitea lortzeko pentsamendu konstantea den, eta izan behar duen, leku batetik (Kuba) etortzeak gogoeta eginarazten digu: emozionalki zein indartsuak izan behar dugun erdibidean saiatzeari ez uzteko. Nork bere buruari iraunkortasunaren, jarraikitasunaren pairamena eraginarazi behar dio. Horrek bihurtu gintuen konstantziaren sindromearen betiko eramaile. 

Koreografia: Miguel Alvarez, Javier Peláez. Interpreteak: Miguel Alvarez Campos, Javier Peláez Faure, Glenda María Sánchez Quintana, Enmanuel Sardiñas Rodriguez. Musika: Possible, The Path, Zoë Keating