2024 martxoak 13 • 18:30

18 € / 15 € (aurresalmenta: 16 € - 14 €)

Antzoki Zaharra

Hizkuntza: gaztelania - 75 minutu

Erosi Sarrerak
 © Francisco Collado

Apokalipsi ondorengo paisaia bat. Bi gizon mundu suntsitu bateko bakardadean. Testu korrosiboa, adimentsua, azidoa eta gogoetatsua. Distopia honetan, bi pertsonaien arteko jokoak gizadiaren nahiak, pentsamenduak eta zalantzak irudikatzen ditu. Botereari eta giza mugatasunari, ezerezari aurre egiteko janzten ditugun mozorroei buruzko hausnarketa. Eta ezinezkoa dirudien arren, komedia hutseko pasarteekin lotua. 

Ezerk eta inork ez gaitu hurbiltzen urrunekoa dirudien baina, agian, hain urrun ez dagoen mundu batera… Matek eta Pitek elkarri kontra egiten diote, jolastu egiten dute, gogoratu eta otoitz egiten dute… biak bakarrik geratzen dira.

Lurraren eta zeruaren artean, hartzen dituen basamortua eta sufriarazten dien hodei arriskutsu bat… Zer geratzen da? Nor geratzen da? 

Nada ni nadie. Tragicomedia del poder en el fin de los tiempos Badajozeko Nazioarteko Antzerki Jaialdirako María de Melo Producciones eta Consorcio Teatro López de Ayala arteko koprodukzio bat da.

Testua: Jesús Lozano. Zuzendaria: Jesús Peña (Teatro Corsario). Aktoreak: Jesús Lozano, José Antonio Lucia.Argi-diseinua: Luis Perdiguero. Argi-laguntzailea: Juan José Hernández Trigueros. Soinu-espazioa: Álvaro Rodríguez Barroso. Espazio eszenikoaren diseinua: Inma Cedeño. Jantzien diseinua: María de Melo Collection. Eszenografia-errealizazioa: Talleres El Molino. Bideoa: Visto y no Visto Producciones. Argi- eta soinu-teknikaria: Nuria Prieto. Argazkia: José Bayón, Francisco Collado. Banaketa: Inma Cedeño, Arrasa Producción & Distribución. Ekoizpena:María de Melo ProduccionesMaría de Melo Producciones, Consorcio Teatro López de Ayala.