Estreinaldia Aurresalmenta

2026 martxoak 14 • 20:00

18 € / 14 €

Antzoki Zaharra

Hizkuntza: gaztelania - 80 minutu

sarreren salmenta: abenduak 18 • 11:30

Ane Gabarain Millán-Astrayz jantziko da Luna Hiena konpainiak estreinatzen duen Antonio Álamoren lan honetan.

Millán-Astrayk, Legioaren sortzaileak, bere historia —alegia, Espainiaren loriarena— kontatzen digu. 1936ko urriaren 12an, Arrazaren Egunean, Unamuno madarikatua izorratzera etorri zen. «Garaituko duzue baina ez duzue konbentzituko» esan ez du ba agure zaharrak... Ezinezkoa irriz ez lehertzea halako kirtenkeria entzunda.

Cantando bajo las balas kabaret nekrofilo bat da, komedia ilunaren erako esperpento bat, bakarrizketa bat. Bertan, Millán-Astray, indarkeria eta adimenaren heriotza txalotzen duten requiem izugarriak goresteko eldarnio betean, ikusleei orainaldian mintzatzen zaie gaur egungo ikusleentzat ikaragarri ezaguna den diskurtsoa erabiliz.

Lana Madrilgo Callejón del Gato izenekoaren ispilu deformatua da. Ispilu horretan gaur egungo gizarteak ezagutu ahal du zer norabidetan garamatzan zentzugabekeriaren, gorroto-diskurtsoen eta aberri-salbatzaileen megalomaniaren goren mailak.

Zuzendaritza: Asier Andueza. Aktoreak: Ane Gabarain, Marc Servera. Zuzendari laguntzailea: Paul Alcaide. Musika, soinu-espazioa: Marc Servera. Argiztapenaren diseinua: David Bernués. Eszenografia: José Luis Raymond. Jantziak: Edurne Ibañez. Mugimenduaren zuzendaritza: Arturo Vargas. Ekoizpena, banaketa: Biktor Andueza. Ekoizpena: Luna Hiena Interacciones Culturales S.L.